XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan debruarekin behar zuen oraino mataka aldi bat egin.

Eskolan sartu orduko, haren gogo guzia Jainkoaren ganat zoan.

Jainkoa eta Jainkozko gauzarik baizik ez zuen ikusten.

Eskolan sartu orduko, zeruko atsegin eta argi guziak harekin ziren.

Nausiak zer zion ez zuen batere entzuten, eta liburua zabal zabala, lo zagon haren eskuetan.

Nondik heldu da bada hau? dio noizbait bere buruari.

Otoitzeko aldi dudanean, edo kofesatzeko aldi, edo komuniatzeko aldi, edo azotearen hartzeko aldi, neure gogoaren arras jabe naiz; badakit arras ontsa zer ari naizen; bainan eskolan sar nadin, ez naiz gehiago neure buruaren jabe; atsegin izpiritualek zoratzen naute, horditzen naute, zeruko lorian banintz bezala, eta horrela gal dire enetzat nausiaren erran guziak.

A! aingeru onaren itxuran, aingeru gaixtoak nabila.

Behar nitzaio mendekatu.

Biharamunean eskolako nausia otoizten du Itsasoko Ama Birjinaren elizarat lagunt dezan.

Han, oinetarat erortzen zaio, dioelarik: Nausia! zure alderat hobendun naiz, eta handizki hobendun.

Orai artean ihes egin dut lanari, alfer bat izan naiz; zure erraner batere ez dut behatu; otoi barka diezadazu.

Noizbait ohartu naiz debruak nindabilala; bada, ez dut debruarentzat barkurik.

Zeru lurren Erregearen eta Erreginaren aitzinean agintzen darotzut bi urte osoz zure eskolari jarraikiko naizela, eta otoizten zaitut bermaraz nezazun haur txar bat bezala, haur bat bezela mehatxatuz, haur bat bezala gaztigatuz.

Nausia mutu zagon; Iñazio eskutik hartu zuen eta eliza atean bi besoez besarkatu.

Handik harat ez zuen Iñaziok izpiritu barraiadurarik ukaiten; nausiaren erran guziak buruan sartzen zituen.

Eskolak uzten zion denbora, otoitzean iragaiten zuen edo obra onetan, lagunaren alderat beti amultsu, bere alderat beti garratz.

Doña Iñesen semea noiz nahi juaiten zitzaion ate xilotik barrandatzerat.

Beti otoitzean atzemaiten zuen, besoak kurutzean, ahuspez lurrerat, edo begiez zerurat.

Ikusten ere zuen aingeru bat bezala airean, eta argiz inguratua.

O Jainkoa! entzuten zion erraiten ene amodioa! ene zoriona! zu behin ezagutuz geroz, nola atrebi zure damustatzerat?.

O zoin ona ahal zaren ni jasaiten nauzunean, ni hain bekatoros handia!.